2014-09-12

ZER DA



SARRERA

KOSMEODISEA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren ekimena batean oinarriturrik OROKIETA Herri Eskolak sortutako IKT-ko jarduera da.

HELBURUA: kultura ekintzailearekin eta digitalaralekin bat datozen konpetentziak sustatzea talde lanaren bitartez eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz (IKT-ak).



·         Jarrera ekintzailea



Gaur egungo gizartean jarrera ekintzaileak garrantzia handia du: Sormena, autokonfiantza, ekimena, malgutasuna, talde-lana, tolerantzia, analisirako gaitasuna, ahalegina, kritikarako gaitasuna, nahimen-kemena, hausnarketa, lidergoa, jarraikitasuna, hutsegitearekiko tolerantzia, gatazkei aurre egiteko gaitasuna, gizartearekiko erantzukizuna bezalako balioak eta bestelako trebetasunak funtsezkoak dira ezagutzaren gizartean eta Koxmodiseak, talde-lanaren laguntzaz balio eta trebetasun horiek bultzatzen ditu. 


·         IKT tresnak

Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak lagungarriak dira Koxmodiseak planteatzen dituen eginbeharrak aurrera ateratzeko. Blogetan egiten diren lanak argitaratuko dira, bideo, argazki eta ahotsa editatzeko programekin ideia baten inguruan produktu desberdinak egingo dira eta jolas batekin dibertituko dira. Tresna hauekin lan egiten den momentuan trebetasun desberdinak landu eta konpetentziak barneratzeko lehen urratsak emango dira.