ODISEA



KOXMEODISEA ziberespazioan zehar egingo den bidaia da.


Gaiak

Talde bakoitzak, hiru arloetatik gustokoen duen berrikuntza gaia aukeratu ahal izango du:   

    • Berrikuntza zientifikoa eta Ingurumena
    • Berrikuntza hiritarra eta gizartea
    • Berrikuntza kultural-artistikoa


Etapak

Koxmeodisean parte hartzen duten taldeak bost etapa desberdinetatik pasako dira:

  • 1. Etapa:

Ideia-jasa. Koxmeodisean hiru gai orokor proposatzen dira. Talde bakoitzak gai orokorretiko bakoitzean ideia bat proposatu behar du gehienez, irakaslearen oniritzia jaso ostean. Ondoren, talde guztiek proposatutako gaietatik bat aukeratuko da eta taldeak nahi duten ideiarekin arituko dira lanean kosmodisean zehar.

  • 2. Etapa:

Entrenamendu fasea. Entrenamendu fasean hauxe da taldeei proposatuko zaien zeregina:

    • Ediziorako tresnekin harremantzea.
    • Ideia irabazleekin erlazionaturiko bilaketak egitea.
    • Taldeko abatarea sortzea.
    • Simulatzailearekin jardutea.
    •  
                                   3. Etapa:

Ikono Planeta. Taldeek proiektuaren beharra eta aukera definitu behar dute. Azken emaitza irudia eta soinua uztartuz aurkeztu beharko dute.





  • 4. Etapa:

Grapho Planeta. Proiektuaren planifikatzea, garapena eta sortzea nola egiten den irudikatu beharko dute Blogean.






  • 5. Etapa:

Mito Planeta. Helburua garatutako proiektuaren promozioa eta hedapena egitea da bideo baten bitartez.






No hay comentarios:

Publicar un comentario